Urriaren 3a izango da izena emateko azken eguna. Ikastaroak Urriaren 8-9an hasiko dira.

Beste behin ere, kanpotik Euskal Herrira bizitzen etorri eta euskara ikasteko interesa duten etorkinentzako euskara ikastaro berezia antolatu dute Bergarako Udalak, Bergarako Udal Euskaltegiak eta HABEk elkarlanean. Honela, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat eskainiko zaie 16 urte baino gehiago dituzten Euskal Herrira etorri berriei, eurentzako egokitutako metodologia eta materiala erabilita.

Ikastaroaren ezaugarriak

  • Astean 4 ordu, 2 egunetan banatuta: astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun.
  • Egunak eta orduak interesdun bakoitzak zehaztu beharko du eskaera orrian zein komeni zaion. Eskariak jaso ondoren erabakiko da zein egun eta ordutan izango diren klaseak eta horren berri emango zaie interesdunei.
  • Izena emateko epea: 2012ko urriaren 3a arte. Ikastaroaren hasiera: 2012ko urriaren 8-9a.
  • Prezioa: 10 euro. Behin ikastaroa amaituta, itzuli egingo da kopuru hori, ikasleak gutxienez % 85eko asistentzia badu.
  • Izena emateko tokiak (bertara joanda edo telefonoz): Udal Euskaltegia. Barrenkalea, 33 (Irizar jauregia). Telefonoa: 943 76 44 53