Guztira 3 ikastaro izango dira, bat, oinarrizko argazkilaritza ikastaroa, eta beste biak, Photoshop programa erabilita. Plazak mugatuak izango dira eta gehiegizko eskaria izanez gero zozketa egingo da.

OINARRIZKO ARGAZKILARITZA IKASTAROA (Elebitan)

OINARRIZKO ARGAZKILARITZA IKASTAROA (Elebitan)

Data: 2012ko azaroaren 5etik 28ra: astelehen, astearte eta asteazkenetan (24 ordu).

Ordutegia: 19:15-21:15

Tokia: Pol-Pol argazkilari elkartearen egoitzan, Zabalotegi 5.

Plaza mugatuak: 14 lagun. Bergarakoek lehentasuna izango dute. Plaza kopurua baino jende gehiagok izena emanez gero, izena emandakoen artean zozketa egingo da.

Prezioa: 50 euro (ikasle, jubilatu eta langabetuek 30e).

ARGAZKILARITZA IKASTAROA, PHOTOSHOP BITARTEZ (Elebitan)

HASTAPEN MAILA:

2012ko azaroaren 5etik 15era: astelehenetik ostegunera (14 ordu).

Tokia: Miguel Altuna institutua.

Ordutegia: 19:00-21:00

Izen-ematea:40,00 € (ikasleak, jubilatuak eta langabetuak 30,00 €).

SAKONTZE MAILA:

2010eko azaroaren 19tik 29ra: astelehenetik ostegunera (16 ordu).

Tokia: Miguel Altuna institutua.

Ordutegia: 19:00-21:00

Izen-ematea:40,00 € (ikasleak, jubilatuak eta langabetuak 30,00 €).

  • Ikastaro bietan izena emanez gero 60,00 € (ikasleak, jubilatuak eta langabetuak 50,00 €).
  • Plaza mugatuak: 24 lagun. Plaza kopurua baino jende gehiagok izena emanez gero, izena emandakoen artean zozketa egingo da.

OHARRAK:

  • Bergarakoek lehentasuna izango dute.
  • Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa da Windows ezagutzea.

Ikastaroetan izena emateko:

Telefono zenbakia: 943 779159 (Bergarako Kultura Etxea)