Neurri honen bitartez etxe hutsen merkaturatzea eta alokairua sustatu nahi ditu Bergarako Udalak eremu degradatuak errekuperatzeko eta eraikinen okupazioa bultzatzeko.

Bergaran hutsik dagoen etxebizitza kopuru handia aintzat hartuta (2011n Aztikerrek egindako ikerketa batean 334 detektatu ziren*), eta hainbat eremu edo auzotan (Alde Zaharrean edota Angiozarren, esaterako) etxe huts horiek suposatzen duten degradazioa ekiditeko, Bergarako Udalak etxe hutsen merkaturatzea eta alokairua sustatu nahi ditu.

Helburu horrekin, etxea hutsik izatearen gaineko errekargua igotzea erabaki du Udalak, etxea hutsik izateari ahalik eta kostu ekonomikorik handiena jartzeak helburu hori lortzen lagunduko duelakoan. Honela bada, ohiko etxebizitza ez direnenen errekargua %150ekoa (**) izango dela onartu berri du 2013ko ordenantzetan.

Neurri honi esker, eremu degradatuak errekuperatzea eta eraikinen okupazioa handitzea bultzatuko da, lur berriak okupatu beharrik gabe, Bergarako Plan Estrategikoan jasota dagoen erara.

Salbuespenak

Errekargua ordaintzetik salbuetsita egongo dira jarraian agertzen diren ez ohiko etxebizitzak:

  • Errentan emateko erakunde publiko baten esku jarritakoak (Bizigune,ASAP). Zesio kontratuak aurkeztu beharko dira.
  • Zerga honen kuotan hobaria duten higiezinen sustatzaileenak.
  • Heriotza baten ondorioz jasotakoak. Salbuespen honek, heriotza egunetik kontatuta, urtebeteko iraupena izango du.
  • Udal baimenarekin ostatu eta hostal jardueretara atxikitutakoak.
  • Errentan emandakoak. Errenta kontratuak aurkeztu beharko dira eta bertan etxebizitza erabilerarako ematen dela jaso beharko da. Kontratu hauen berri Foru Ogasunari emango zaio, jakinean egon dadin.
  • Udal baimenarekin modu jarraituan lanbide nahiz merkataritza jardueretarako erabiltzen direnak.

Zer da etxebizitza “hutsa” edo “ohikoa ez dena”?

  • 2013 urterako etxebizitza huts edo ezohiko bezala kontsideratuko da inor erroldatua ez dagoen etxea kontsideratuko da.

Etxebizitza hutsak alokatzeko programak

Bergarako Udalak gonbita egiten die ezohiko etxebizitzaren bat duten jabeei beren etxebizitzak alokairuan jartzeko. Horretarako, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak Alokairua sustatzeko helburuarekin dituen bi programetara bideratzera gonbidatzen ditu jabeak:

Bideak errazteko eta herritarrei laguntza emateko Udaleko Hirigintza Zerbitzuan informazioa emango da bi programa hauen inguruan.