Hilabeteko epean inork erreklamatu ezean, Udalak hartuko du hauen jabetza.

Elosua auzoan abandonatutako eta identifikatu gabeko bi behor atzeman dira eta orain arte inork ez du hauen jabetza erreklamatu. Egoera honen aurrean, Udalak Dekretu bidez erabaki du 30 egun naturaleko epea ematea (iragarki ofiziala Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita) bi animaliok erreklamatzeko.

Epe hori bukatu eta inork ez badu jabetza eskatzen, udalak bereganatu, hirugarren bati eman edo hil egin ahal izango ditu.

Lege oinarriak

Erabaki hau urriaren 29ko 6/1993 Legeak 16. artikuluan dioenari jarraituz hartu da. Administrazio bidean behin betikoa den ebazpen honen aurka Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke, Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian. Horretarako bi hilabeteko epea dago, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da, erabakia hartu duen organoaren aurrean, hilabeteko epean (iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita).

Dena den, interesdunak egoki deritzon beste edozein errekurtso ere jar dezake.

LEGE-OINARRIA: Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 109.c, 116. eta 117. atalak; Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. atala, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan aldatua, eta lege bereko 46. atala eta Kode Zibilaren 5. atala.