Erreka garbiketa egingo da auzolanean urriaren 21ean

Urriaren 21ean 09:30ean elkartuko dira taldeak hiru gunetan: Labegaraieta kiroldegia, Osintxu eta Seminarioko patioan. Antolatzaileek bizikletaz hurbiltzeko gonbidapena egiten diete herritarrei.

Izen ematea: urriaren 18a baino lehen egin behar da. Hurrengo bideetatik:
•Agorrosinen: harreran edo telefonoz.
•E-mailez: errekagarbitzeko@gmail.com

Negozio eta komertzio berriak sustatzeko %95era arteko hobari berriak proposatu ditu Bergarako udal gobernuak

Bergarako Udaleko gobernu taldeak ordenantza fiskal berrietarako proposamena aurkeztu du, herriko tokiko merkataritza sustatzeko eta indartzeko neurri berriak barnebilduz. Izan ere, herriko ekonomia sustatzeko duen konpromisoan, hobari berriak gehitu ditu proposamenera, tokiko negozioentzako laguntza zehatzak eskaintzeko. Besteak beste, milioi bat euro baino gutxiago fakturatzen duten komertzioei hurrengo hobariak eskainiko zaizkie lehen aldiz:
· Obra lizentzietan %95eko hobaria
· Irekiera berri baten, irekiera tasan %95eko hobaria

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIV. Zikloa ospatuko da Bergara, Azkoitia eta Azpeitian, udazkena musikatuz

Edizio berri batekin dator Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa. Aurtengo udazkenean 24.enez ospatuko da hiru udalerritan. Loiolako Basilika, Bergarako Santa Marina Parrokia eta Azkoitiko Parrokia dira urriaren 6tik 28ra bitartean kontzertuak hartuko dituzten hiru eszenatokiak. Aurtengo zikloak, gainera, Azkoitiko Cavaillé-Coll organoaren 125. urteurrenarekin bat egiten du.

Bergarako Udalak Lacor-Ibili enpresa omendu du ‘Ekinola’n, “garai berrietara egokitzeko erakutsitako gaitasunagatik”

Asteazken honetan ospatu dira gazteei bideratutako ‘Ekinola’ ekintzailetza jardunaldiak Bergaran, eta, besteak beste, Bergarako Udalak Lacor-Ibili enpresa bergararra omendu nahi izan du, azken urteetan izandako garapenagatik. Lacor-Ibili familia izaerako enpresa honek sukalderako eta ostalaritzarako tresneria egiten du, eta gaur egun 180 langile inguru ditu, 75 milioi eurotik gorako fakturazioarekin. Guztira, 80 herrialde baino gehiagotan saltzen ditu bere produktuak.

Asfaltatze lan ezberdinak burutuko ditu Bergarako Udalak datozen asteetan

Bergarako Udalak hasi ditu dagoeneko asfaltatze lan ezberdinak herriko lau puntu ezberdinetan. Udalak 157.024 euroko inbertsioa egin du lan horietarako, eta datozen asteetan egingo dira Agirrebeña, Ertzaintzaren komisaldegiaren atzealdeko bidegorrian, Ibargaraiko parking publikoko sarreran eta barianteko sarrera inguruan (zubia, bidegurutzea eta Ibargaraiko sarrera).

Lan hauek, gehienez ere, hilabete eta erdiko epea izango dute. Obra hauen ondorioz, urriaren 2, 3 eta 4ean Ibargaraiko aparkalekuko sarbidea itxita egongo da.

Obrak hurrengo puntuetan egingo dira:

‘Lehen Sorospenak Haurtzaroan’ – Gurasoei zuzendutako ikastaroa

Bergarako Udalak, Gipuzkoako DYA-rekin elkarlanean, gurasoei zuzendutako ‘Lehen Sorospenak Haurtzaroan’ ikastaroa antolatu du datorren urriaren 14rako, larunbata.

Ikastaroa 9:30etik 13:30era bitartean burutuko da DYA-k MArtokon duen lokalean, eta izen ematea doan izango da.

Gehienez 15 pertsonek parte hartu ahal izango dute, eta jende gehiago apuntatuko balitz zozketa egingo da.

Izen ematea: https://labur.eus/8kTBY

Ekimen ezberdinak antolatu dituzte Bergaran, Adinekoen Nazioarteko Egunaren harira

Urriaren 1ean ospatzen den Adinekoen Nazioarteko Egunaren harira, Bergarako Udalak eta herriko eragile ezberdinek hainbat ekimen antolatu dituzte hurrengo egunetara begira:

EGITARAUA:
Irailak 30 – 11:00 – 13:00 ARIN – eguneko arretarako zerbitzua ate irekiak (Boni Laskurain, 9)

Urriak 1 – 19:30 Zinea: El viaje de Harold

Urriak 2– 12:00. Aldarrikapen eguna (San Martin plazan)
• Adierazpen irakurketa
• Salda, txorizoa eta kantuak
19:30 Zinea: El viaje de Harold

Hizkuntza ezberdinak praktikatzeko ‘Hizkuntza Taldeak’ eskainiko ditu Bergarako Udalak

Bergaran hizkuntzak ikasten ari direnei beraien ikaskuntza prozesua errazteko tresna bat gehiago eskaintzeko helburuarekin, Bergarako Udalak ‘Hizkuntza Taldeak’ egitasmoa jarri du martxan beste behin. Askotan hizkuntza bat ikasten ari direnek berau praktikatzeko izaten dituzten zailtasunak ekiditea da ekimen honen helburua.

ARIN eguneko arretarako zerbitzua ezagutzeko ate irekiak antolatu ditu Bergarako Udalak

2022ko urte bukaeran zerbitzua martxan jarri ostean, Bergarako Udalak ate irekiak antolatu ditu ARIN Eguneko Arretarako Zerbitzuak herriko adinekoei eskaintzen dizkien zerbitzuak ezagutarazteko. Izan ere, Jubilatuen Etxean garatzen den zerbitzu berri honek hainbat jarduera eskaintzen dizkie herriko nagusienei, besteak beste, osasun fisikorako eta kognitiborako ariketak, harremanak sustatzeko ekintzak, psikologikoki hobeto sentitzeko jolas eta dinamikak, eta beste hainbat.

Orriak