Miguel Okina margolariaren artelanak identifikatzeko prozesua hasi dute
Bergarako Udala-k Or, 2023-12-15 09:40-n bidalia
MIGUEL OKINAREN MENDEURRENA 1924-2024
2024. urtea Miguel Okina bergarar margolariaren jaiotzaren mendeurrena izango da.
Bearteko kideen batzorde bat eratu da, Bingen de Pedrok, Antton Arrillagak eta Xabier Agirrek osatua, margolariaren iloba eta ekimenaren komisarioa den Josu Okinaren inguruan, margolariaren obra lokalizatu , katalogatu eta mendeurreneko omenaldia antolatzeko. Ekimen hau Bergarako Udalaren babespean abiatuko da eta Bergarako Beart margolarien elkarteak sustatuko du.
Igande gauean hasiko dira Ibargarai kale ondoko zubia asfaltatzen
Bergarako Udala-k Og, 2023-12-14 10:03-n bidalia
Ibargarai kale ondoko ––barianteko herriko sarrera/irteera– zubian hainbat mantenu lan egin ostean, igande gauean berau asfaltatzen hasiko dira eta hiru gauez luzatuko dira lan hauek (abenduak 17, 18 eta 19). Trafiko bolumen handia daukan bidegurutzea da Ibargaraikoa, hori dela eta, lanak gauez egingo dira (22:00etatik goizeko 6:00ak bitartean), eta egunean zehar zubia zabalik egongo da.
Bozkatu Bergarako Gabonetako erakusleihorik ederrena
Bergarako Udala-k Az, 2023-12-13 11:52-n bidalia
2023 Gabonetako erakusleiho lehiaketan 3 merkataritza entitatek parte hartuko dute. Herritarrek baloratzeko aukera izango dute, webgune honen bitartez.
BOZKATU HEMEN: https://bergara.eus/eu/erakusleiho-lehiaketa-2023
Bergarako 23 musika taldek Udalarekin elkarlanean ondutako ‘Loratzen’ diskoa kaleratu dute
Bergarako Udala-k Ar, 2023-12-12 19:54-n bidalia
Bergarako musika eszena balioan jarri eta ezagutarazteko asmoz, herriko 23 taldek ‘Loratzen’ diskoa grabatu dute azken hilabeteetan Udalaren babesarekin. “Bergarak musikalki daukan aberastasuna islatu nahi izan dugu, eta uste dugu disko bikoitz hau horren adibide dela”, adierazi du Maite Usabiaga zinegotziak astearte arratsaldean Seminarixoan egindako aurkezpenean.
Azken hilabeteetako emaitza erakutsi asmoz, diskoan parte hartu duten bost taldek kontzertua eskainiko dute abenduaren 29an Seminarixoan.
“Bergararren bizimodua hobetzeko” 2024rako aurrekontu proiektua aurkeztu du Bergarako udal gobernuak
Bergarako Udala-k Ar, 2023-12-12 09:03-n bidalia
Bergarako udal gobernuak 2024rako aurrekontu proiektua aurkeztu du, herria biziberritu eta bergararren bizi baldintzak hobetzen jarraitzeko. Horretarako, 33.120.743 euroko Aurrekontua izango du datorren urtean, eta dagoeneko gobernu taldeak oposizioari aurkeztu dizkio aurreikusita dituen proiektu eta diru partida nagusiak, beraien proposamenak jaso eta aztertzeko helburuarekin. Ondo bidean, 2024rako Aurrekontuak urtarrilean onartzea aurreikusi dute udal gobernuko ordezkariek.
Egunotan banatuko du Bergarako Udalak 2024rako egutegi berria
Bergarako Udala-k Al, 2023-12-11 10:05-n bidalia
Aurten ere, Bergarako Udalak herritarren argazkiekin osatutako egutegia argitaratu du, eta egunotan hasiko dira banatzen.
Banaketa etxe guztietara egingo da, eta herritarrei eskatzen zaie banatzaileei ataria zabaltzea, kanpoan utzi beharrik ez izateko. Egutegiak, ahal denean, buzoietan sartuko dira eta, hala egin ezin den kasuetan, atarian utziko dira multzoan. Horregatik, bizilagunei eskatzen zaie bakoitzak bakarra hartzeko.
43. Gabonetako Kontzertua
Bergarako Udala-k Al, 2023-12-11 09:03-n bidalia
Abenduaren 23an Gabonetako kontzertua ospatuko da udal pilotalekuan 20:30etik aurrera.
Sarrerak abenduaren 13tik aurrera jarriko dira salgai hurrengo lekuetan:
• Seminarixoa aretoko txarteldegian (San Martin plaza): abenduaren 13an eta abenduaren 20an 18:00tik 20:00ra bitartean.
• Online: www.seminarixoa.eus webgunetik (abenduaren 13an 18:30an zabalduko da).
Gabonetarako egitaraua aurkeztu du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Ar, 2023-12-05 09:59-n bidalia
Bergarako Udalak lursailak erosi, eta, lehen aldiz, elikagaien ekoizpenera bideratzekoak ere eskuratu nahi ditu
Bergarako Udala-k Al, 2023-12-04 14:06-n bidalia
2012an onartutako ‘Biodibertsitatearen aldeko konpromisoa’ egikaritzeko hainbat proiektu eraman ditu Bergarako Udalak azken urteetan, lur eremuak erosi eta bertako espezieak landatzea, esaterako. Orain, berriz, haratago joan nahi du Udalak, eta, lehen aldiz, elikagaien ekoizpenera bideratzeko lursailak erosiko ditu.
‘Elikaenea’ jaio da, Oxirondo azoka biziberrituko duen egitasmo berria
Bergarako Udala-k Al, 2023-12-04 12:20-n bidalia
Ia bi urteko barne lanaren ostean, Oxirondo azoka berritua gorpuztuko duen ‘Elikaenea’ egitasmoa aurkeztu dute astelehen honetan Bergarako Udalak eta herriko Elikadura Mahaia osatzen duten hainbat eragilek.
Oxirondo biziberritzeko asmoa espazioaren berritze lanetatik harago doa, eta udaberritik aurrera bergarar guztiei ‘plaza’ ireki bat eskainiko die ‘Elikaenea’k. Herritarren, ekoizleen eta postuetako dendarien beharrei erantzungo dien herri-proiektua jarriko da martxan.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 35
- 36
- 37
- 38
- 39
- 40
- 41
- 42
- 43
- …
- hurrengoa ›
- azkena »