Ardo dastaketa ikastaroa Mikel Garaizabalekin
Bergarako Udala-k Or, 2022-07-08 12:34-n bidalia
Mikel Garaizabal ardoaren eta gastronomiaren dibulgatzaileak azaldutako eta zuzendutako dastaketa ikastaroa egingo da San Lorentzon .
Ordu eta erdi eta bi ordu bitarteko iraupena izango du, eta euskaraz egingo da.
Eusko Labela duen Idiazabal Gaztarekin uztartuko da dastaketa.
Deialdia:
- Uztailaren 19an, 19:00etan.
- Plaza mugatuak, izen-ematea hemen. (Izena emandako ordena errespetatuko da).
- Dohainik.
Auzo-taxi zerbitzua egongo da San Kristobaleko jaietarako
Bergarako Udala-k Or, 2022-07-08 11:56-n bidalia
Uztailaren 9an eskainiko da zerbitzua. Bidaia bakoitzak 12€ko kostua izango du eta hortik 8€ Udalak hartuko ditu beregain. Gainerakoa zerbitzuaren erabiltzaileen esku geratuko da.
22:30ean hasiko dira zerbitzua eskaintzen, Bergarako taxi geltokitik San Kristobal auzoraino. Goizeko 08:00ak arte eskainiko dute zerbitzua.
Agorrosingo kanpoko igerileku ondoko jolas parkea itxita egongo da gaur, uztailak 7
Bergarako Udala-k Og, 2022-07-07 11:25-n bidalia
San Martin ferian postuak jartzeko eskaera egiteko epea uztailaren 16ra arte dago zabalik
Bergarako Udala-k Og, 2022-07-07 09:47-n bidalia
Informazioa, oinarriak eta eskabideak webgune honetako webgunearen San Martin feria 2022 atalean daude.
780 haur eta gaztetxo ari dira Udalaren udako aisialdirako eskaintzan parte hartzen
Bergarako Udala-k Az, 2022-07-06 14:51-n bidalia
Zubieta kaleko lanen bigarren fasea hasi da
Bergarako Udala-k Ar, 2022-07-05 13:26-n bidalia
Oxirondo azokako haurren gune librea uztailean ere zabalik egongo da
Bergarako Udala-k Al, 2022-07-04 17:04-n bidalia
Abuztuaren 16ra arteko epean ordaindu behar dira merkatua eta merkatu txikia tasak
Bergarako Udala-k Al, 2022-07-04 15:34-n bidalia
Bolua auzoko igogailuetarako pasabideak berritzeko lanak astelehenean, uztailak 4, hasiko dira
Bergarako Udala-k Or, 2022-07-01 09:32-n bidalia
Uztailaren 4an hasiko dira Agorrosingo futbol zelaia birmoldatzeko lanak
Bergarako Udala-k Og, 2022-06-30 18:56-n bidalia
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 87
- 88
- 89
- 90
- 91
- 92
- 93
- 94
- 95
- …
- hurrengoa ›
- azkena »
