Zaintzea ez da soilik familiei — eta bereziki emakumeei — egokitu behar zaien gai pribatua, baizik eta erantzun publiko eta komunitarioak eskatzen dituen oinarrizko gizarte-premia bat, are gehiago zahartzearen, bakardadearen, lan- eta bizitza-erritmoen edo desberdintasunen aurrean. Horregatik, zaintzak eta bizitza udal-politikaren erdigunean jarri behar dira. Horretarako, Udalak hainbat ekimen bultzatzen ditu zaintza-beharrak eta -baliabideak hobeto antolatzeko, modu bidezkoagoan banatzeko, zaintzen dutenen eta zaintza behar dutenen duintasuna eta aintzatespena indartzeko, eta, erakundeen, eragileen eta herritarren inplikazioarekin, zainketa-sistema iraunkorragoa eta hurbilagoa eraikitzeko.
