Bergarako Udalak eskubide- eta berdintasun-kontu gisa aztertzen du indarkeria matxista, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako 4/2005 Legearekin bat etorriz; izan ere, lege horren arabera, emakumeen aurkako indarkeria matxista desagerraraztea egiturazko diskriminazioa ezabatzearen zati banaezina da, eta botere publikoen jarduketa bideratzen du arlo horretan. Esparru horretatik, administrazio publikoek lehentasunezko arreta integrala, doakoa, eskuragarria eta kalitatezkoa bermatu behar dute, birbiktimizazioa saihestuz eta gizarte-, osasun-, hezkuntza- eta polizia-esparruen artean erantzun proaktiboa eta koordinatua ziurtatuz. Atal honetan, prebentziorako, detekziorako eta arretarako udal-baliabideak, -protokoloak eta -tresnak biltzen ditugu, informazio argia emateko eta laguntza eta babeserako tokiko sarea indartzeko.