Bergarako Txoko Feminista konbikzio sakon batetik sortu da: feminismoak gizartea antolatzeko alternatiba bat eskaintzen du, bizitza eta zaintzak erdigunean jartzen dituena. Erritmoak, produktibitateak eta lehiakortasunak lehentasunak ezartzen dituzten mundu honetan, feminismoak gogorarazten du bizitzari eustea dela funtsezkoena. Justizia sozialaren eta ongizate kolektiboaren oinarri gisa, historikoki ikusezin eta feminizatu diren zaintzak baloratzen dituen begirada eraldatzailea jarri du mahai gainean. "Bizitza guztiak erdigunean" proposamen politikoa garatzeko espazioa da Bergarako Txoko Feminista.
