Irailak 23 Larunbata -  herri kontsulta : ORDUTEGIA  09:00 - 13:30 eta 16:00 - 20:00

¿Bergarako Udalak Bolua auzoko udal pilotalekua estaltzeko egin duen proposamena burutzea nahi duzu?

Zure iritzia ezagutu nahi dugu eta auzo-kontsultan parte hartzera animatzen zaitugu.

Denek honen berri izan dezaten, eta bestelako eraginetarako, aditzera ematen da Alkateak 2017ko irailaren 11n emandako dekretu baten bitartez, eta Udalbatzak 2017ko irailaren 8an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiari jarraituz, erabaki duela 2017ko irailaren 23rako Bergarako Bolu auzoan bertako pilotalekua estaltzeari buruzko kontsulta deitzea, ondoko galderaren arabera:

Galdera: Bergarako Udalak Bolua auzoko udal pilotalekua estaltzeko egin duen proposamena burutzea nahi duzu

Erantzun posibleak:

  • BAI
  • EZ

Horretarako, papeleta bakarra prestatuko da, kolore zurikoa; erantzun bakoitzak laukitxo bat izango du eta bertan gurutze batez (x) aukeratuko da erantzuna. Paper birziklatua erabiliko da.

 
Bolua auzoko udal pilotalekua estaltzea
 
  • Auzo osorako ekipamendua.
  • Erabilera:
    • Pilotan jokatzeko Bergarako Pilota Sekzioak lehentasuna izango du eta ordutegi zehatza.
    • Erabilera anitza (kirola, aisialdia, kultura...).
  • Gauez itxita egongo da.
  • Soluzio teknikoak ezarriko dira bermatu ahal izateko irisgarritasuna, argiteria, soinu-murrizketa...
  • Aurrekontua: Estaldura 150.000 euro, eta gainontzeko lanak 40.000 euro gutxi gorabehera.

BOZKATZEKO ESKUBIDEA

Bozketa egunean 18 urte beteta izatea eta kale hauetakoren batean (Aranerreka, Koldo Eleizalde, Iriburu eta Bolua ) 2017ko abuztuaren 1 aurretik erroldatuta egotea.
 

BOZKETA EGUNA, ORDUTEGIA ETA LEKUAK

  • Eguna : 2017ko irailak 23, larunbata
  • Ordua: 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara
  • Lekua : mahai bakarra, BEARTeko udal lokalean (Bolua 47)

AURRETIAZKO BOZKA EGIKARITZEKO AUKERA

  • Eguna : 2017ko irailaren 20a
  • Ordua : 09:00etatik 13:30ak arte eta 16:00etatik 20:00etara.
  • Lekua : Udaletxeko Idazkaritzan.

 

BOZKATZEKO IDENTIFIKAZIOA

NANa, pasaportea edo gidabaimen originala

BOLUAKO AUZO-KONTSULTAKO ZENTSUA ERAKUSGAI

Honen bitartez aditzera ematen da 2017ko irailaren 23an egingo den Boluako pilotalekua estaltzeari buruzko auzo-kontsulta egiteko erabiliko den zentsua jendaurrean erakusgai dagoela irailaren 11tik 15era Idazkaritzan. Epe horren barruan interesatuek aukera izango dute beraien errolda-datuak zuzenak diren egiaztatzeko eta, hala balegokio, Alkatetzaren aurrean datuei buruzko erreklamazioa jartzeko; ondoren, Alkatetzak 2017ko irailaren 18an erabakiko du, eta jarraian iragarki-oholean zentsuaren zuzenketaren gaineko informazioa, betiere izaera pertsonaleko datuen babesa errespetatuta.

Bergarako Udalak 2017ko irailaren 23an egingo den Boluako auzo-kontsultan hauteskunde-mahaian mahaikide aritzeko boluntarioak nahi ditu.

Boluntarioek bete beharreko baldintzak honako hauek dira:

  • Bergarako Aranerreka, Koldo Eleizalde, Iriburu edo Bolua kalean erroldatuta egotea 2017ko abuztuaren 1ean edo lehenagotik, eta 1999ko irailaren 23an edo lehenago jaioa izatea.
  • Batxilergoa edo parekoa den titulazio-maila izatea.

Baldintza horiek betetzeaz gainera langabezian daudenek, lehentasuna izango dute.

Interesa dutenek Idazkaritzan eman beharko dute izena, horretarako udalak prestatu duen inprimakia erabilita, 2017ko irailaren 15eko 13:30ak baino lehen.

BOLUAKO AUZO-KONTSULTAKO ZENTSUA ERAKUSGAI