Egun bakar baterako bada, 943-76 56 41 telefonora deitu edo bertara joan. Urte osorako erreserba egin nahi izanez gero, Agorrosinera joan edo 943-77 70 95 zenbakira deitu.

Egun bakar baterako bada, 943-76 41 90 telefonora deitu edo bertara joan. Urte osorako erreserba egin nahi izanez gero, Agorrosinera joan edo 943-77 70 95 deitu.

Egun bakar baterako ezin da egin erreserba. Urte osorako egin nahi izanez gero, Agorrosinera joan edo 943-77 70 95 zenbakira deitu.

Kirol baliabideen gidan daude kirol talde guztien kontaktuak

Hainbat arrazoi:

  • Ez dagoelako beharrik. Testua nabarmentzeko bada, bada beste hainbat aukera egoki: letraren tamaina aldatuko dugu titulu edo azpititulu maila egokia aukeratuz (h1, h2, h3 e.a.) edo letra lodia aukeratuko dugu testu baten baitan nabarmendu nahi badugu.
  • Irakurtzen zailagoa delako.
  • Gainontzeko edukiekin batera zerrendatuta ageri denean, alferrik nabarmentzen delako.
  • Informazioa ezkutatzen duelako, letra larriak erabili behar diren hitzetan (siglak, izen bereziak) bereizketa galtzen delako.

Aukera bat dokumentua bistaratu eta pantailaren irudi bat ateratzea da.

Beste aukera bat sarean lan hori egingo duen zerbitzu bat bilatzea da: hau, edo beste hau esaterako.

Eta hirugarren bat aukera hori eskaintzen duen programaren bat erabiltzea da, Gimp esaterako. PDF dokumentua Gimpekin zabaltzen saiatuz gero, berak galdetuko dizu zein orri eta zein tamainako irudia sortu nahi duzun.

Sistema bakoitzean era desberdinak daude, baina gehienetan bada teklatuan "Imp Pant" edo "Prt Scr" jartzen duen tekla bat zeregin horretarako ("Cmd+Shift-3" Mac-etan). Tekla hori sakatu eta sistemak pantailaren uneko argazki edo irudi bat sortu eta gorde egiten du, fitxategi sisteman edota arbelean.

Beste aukera bat horretarako software berezitua jartzea da. Webgune baten irudia jaso nahi bada esaterako, badira ohiko nabigatzaileetan aukera hori eskaintzen duten plugin edo tresna osagarriak.

Ez da komeni aurretik webgunean gaituta ez dauden letra tipo desberdinak erabiltzea, nabigatzaileak bera dagoen sistemako letra tipoak erabiltzen baititu testua itxuratzeko: zuk aukeratzen duzun letra tipoa zure ordenagailuan egon daiteke, baina ez beharbada zuk idatzitako testua ikusiko duen erabiltzailearenean.

Egokiena HTML bihurtuta ematea litzateke, nabigatzailean bertan ikusi ahal izateko, baina hori posible ez bada, irisgarritasuna da jarraitu beharreko irizpidea, dokumentua bera ikusteko erraztasunak emate aldera.

Ez da komeni erosi beharreko software jakin batekin bakarrik ikus daitekeen formatoa erabiltzea ezinbestekoa ez bada, eta hala ematea egoki ikusten bada, irisgarriagoak diren formatuetan ere ematen saiatu beharko genuke.

Argazki arrunta baldin bada JPG formatoa da egokiena, ahal bada gehiegi konprimitu gabe (%85 esaterako egokia da, %75tik behera eskastxo, %90tik gora gehitxo). Tamainari dagokionean, zenbat handiagoa izan luze-zabalean, hobeto. Argazki kamarekin ateratako argazkiak bere horretan igo daitezke, nahi izanez gero; sistemak sortuko ditu gero behar dituen tamainako aldaerak.

Orriak