Helbideratutako erreziboak baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2017ko irailaren 11n.

Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa: Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etik 13:30era, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio, edo Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea dela medio.