Errekalde jauregiko lorategiko horma berritzen dabil Udala. Obra egilea Bermesolo SA enpresa da; zuzendaritza lanak Sestra Ingeniaritzak gidatzen ditu eta segurtasuna Prevencilanek. Lanek 119.033,75 euroko aurrekontua daukate (BEZa barne).

Lorategiko hormak desnibel handia zuen eta horregatik Udalak horma aldatzea erabaki zuen. Hala, harri landuak kendu, desmuntatu eta ahal ziren guztiak berreskuratu dira. Hormigoizko horma oinarria egiten eta gero harri landuak jartzen dabiltza. Eta, bide batez, instalazioak berritzen ere ari dira. Lanak uztailean bukatuko dituzte.