Espediente zenbakia: 
LAU/IDA/2017/0006
Deialdiaren xedea: 

Deialdi honen xedea da elektrikarien brigadarako, aldi baterako eta txandakako kontratuarekin, elektrikarien arduraduna kontratatzea, lehiaketa-oposizioaren bidez.
Lanpostua sailkapeneko C sailkapen-mailan C1 azpitaldekoa da, eta 13. mailari dagokion soldata-maila du. Halaber, 3. hizkuntz eskakizuna dagokio, derrigorrezkoa.
Kontratuaren iraupena, estimatua, 2017ko uztailean hasi eta 2020ko abenduaren 20ra artekoa litzateke.
Lan-kontratua lan-jardun osokoa izango da.
Lanegunak eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien araberakoak; adibide gisara, Bergarako jaietan, San Martin jaietan, San Martzial jaietan, Erramu Zapatuan eta horrelako jaietan antolatzen den egitarauak eskatzen duen langile-premiari erantzuteko lan egin beharko du, guztiak egutegian aurreikusiko direlarik.

Lanpoltsa: 
bai
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
GAOn noiz argitaratua: 
2017-04-20
Izangaiek bete beharreko baldintzak: 

Oinarrietan jasotakoak eta, besteak beste, ondorengoak:
Goi mailako teknikaria sistema elektrotekniko eta automatizatuetan, edo elektrizitate arloko pareko edo elektrizitate arloko maila altuagoko titulazioa izatea. Eta behe tentsioan kualifikazio indibidualeko ziurtagiria (instaladore karneta) edo hori baimentzen duen titulazioa izatea.
3. Hizkuntza Eskakizuna, derrigorrezkoa.
B motako gida-baimena edo baliokide baten jabe izatea.
Kontratatuaren hasiera egunean Urriaren 23ko 2/2015 Errege Dekretu Legegilearen 12. artikuluko 7. atalean jasotako egoeran egotea, hau da, langabezi egoeran egotea edo epe jakinerako kontratua izatea Bergarako Udalarekin.

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 
2017-05-09
Onartu eta baztertuak
Onartutako eta baztertutakoen BEHIN BEHINEKO zerrenda: 
GAOn noiz argitaratua: 
07/18/2017
Hautaketa frogak eta merituen balorazioa
Azterketak
Epaimahaiaren kontratazio edo izendapen proposamena
Deialdiaren egoera: