Alkabieta kalean (Manso deituriko eraikinaren inguruan) urbanizazio eta hobetze lanak egiteko “Asfaltos y Construcciones Morga SL” enpresari adjudikazioa egin zaio 67.337,53 eurotan –BEZ barne- honako lanok egiteko:

 

Errepideko kurba zabaldu egingo du enpresak eta, horrez gain, Alkabieta 3-5eko lorategian orain dauden lau farolen makuluak ordezkatuko ditu: hau da, horiek kendu eta Alkabieta kalean dauden gainontzeko farolen modelo berekoak jarri, "Fernando VII" deritzona. Hobekuntza honen barne egongo da, baita ere, gaur egungo argiteria LED motakoarekin ordezkatzea.

 

Lanak uztailaren 19an hasi ziren eta aurreikusita dago hiru hilabeteko epean amaitzea.