Agorrosin Ekintza Guneko barruko igerilekua itxita egongo da irailaren 11tik (astelehena) irailaren 15era (ostirala) bitartean urteroko garbiketa lanak egiteko.

Berez barruko igerilekua irailaren 10ean, igandea, itxiko da 14:00etan, baina egun horretan goizez erabili ahal izango da. Aipatutako astean piszina hustu eta garbitzeari ekingo zaio, legez ezarrita dagoen moduan.

Barruko piszina garbitu bitartean, kanpoko igerilekua erabili ahal izango da 14:30etik 19:30era bitartean, eta herritarrei harrera egiteko zein izenemateak egiteko zerbitzua ere martxan egongo da.

Horren harira, gogoratu bihar, asteartea, dela denboraldiko ekintzetan izena emateko azkeneko eguna; eta ostiral honetan bertan egingo dira zozketak. Igeriketako sapaburuen ikastaroaren izenematea, aldiz, larunbatean izango da.

Arloa: