Espediente zenbakia: 
LAAU/IDA/2017/0009
Deialdiaren xedea: 

Honako deialdi honen xedea da jabe­tzan bete­tzea, lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bitartez, 2 administrari plaza, Administrazio Orokorreko eskalakoak, administrarien klasekoak, eta C Taldean, C1 Azpitaldean sailkatuak, Bergarako Udaleko per­tso­nal fun­tzionarioaren taulan bete gabe daudenak.

Lanpostuak udaleko Idazkari­tza eta Kontuhar­tzaile­tza departamentuetan sartuko dira eta izango dituzten eginkizun eta ardura nagusiak 2. oinarrian zerrendatu dira.

Deialdiko lanpostuek, halaber, Bergarako Udaleko langileriaren lan-harremanak arau­tzen dituen hitzar­menak jasotako Ordainsarien Taulako 11. maila dute, eta derrigorrezko 3. hizkun­tza-eskakizuna, derrigorrezkotasun-data beteta dutelarik.             

Lanaldia astelehenetik larunbatera, goiz eta arra­tsal­dez, udalak urtean-urtean finka­tzen duena izango da, betiere lanpostuaren izaera eta premia espezifikoak ain­tzat harturik.

Azterketen faseko ariketa bazter­tzaileak gainditu dituzten hautagaiek deialdiko plazen kopurua gaindi­tzen badute, zerrenda horrek pol­tsa-izaera izango du udalean idazkari­tzan eta kontuhar­tzaile­tzan kategoria berdineko lanpostu berdinetan edo antze­koetan behin-behineko beharrak bete­tzeko.           

Lanpoltsa: 
ez
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
GAOn noiz argitaratua: 
2017-11-13
BOEn argitaratua: 
2017-11-30
Oinarriak: 
Izangaiek bete beharreko baldintzak: 

Deialdi honetan onartuak izateko eta, hala badagokie, parte har­tzeko, ondoko baldin­tza hauek bete beharko dituzte:

a)  Europako Batasuneko estatu kideetakoren bateko herritarra izatea, edo Europako Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berre­tsi­tako tratatu nazioartekoen bertutez langileen zirkulazio librea aplika­tze­koa zaion estaturen bateko herritarra izatea, urriaren 30ean onartutako 5/2015 Errege Dekretu Legegileak onartutako Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuaren Testu Bateratuak 57. artikuluan xeda­tzen duenaren arabera.           
Halaber, parte hartu ahal izango dute espainiarren eta Europako Batasuneko beste estatu kide ­batzuetako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbidez bananduak ez badaude, bai eta haren eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere, era berean, zuzenbidez bananduak ez badaude, baldin eta hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo, urte gehiagoko adina izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b)  Hamasei (16) urteak beteak izatea, eskabideak aurkezteko epea amai­tzen den egunean, eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gaindi­tzea.

c)  Batxi­ller, LH-II edo Goi Mailako Espezialista edo pareko mailakoa den titulu baten jabe izatea. Titulazioak atze­rrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d)  Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala bete­tzea erago­tziko dion gaixotasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.

e)  Diziplinazko prozeduraren bidez Administrazio Publikoetako erakundeen zerbi­tzu­tik bereizitakoa ez izatea, eta administrazio publikoan jarduteko gaitasunaz gabeturik ez egotea.

f)  3. Hizkun­tza Eskakizuna, derrigorrezkoa.

Oinarri hauetan zerrendatutako baldin­tzak eskabideak aurkezteko epea buka­tzen den egunean egon beharko dira beteta, eta plaza eskuratu bitartean mantendu. f) azpiatalean ezar­tzen den baldin­tza bere unean egiaztatu ahalko da.     

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 
2017-12-20
Onartu eta baztertuak
Onartutako eta baztertutakoen BEHIN BEHINEKO zerrenda: 
Hautaketa frogak eta merituen balorazioa
Azterketak

Proba teorikoa

Izenburua: 
Proba teorikoa
Eguna eta ordua: 
2018-01-30 09:00
Lekua: 
Udal Pilotalekua (Fraiskozuri plaza)
Oharrak: 
Behin behineko emaitzen zerrendan akats zuzenketa bat egin da, 2018ko otsailaren 1ean

Froga informatikoa

Izenburua: 
Froga informatikoa
Eguna eta ordua: 
2018-02-14 10:00
Lekua: 
Miguel Altuna Institutua (Ibargarai, 1), 306 gelan
Behin behineko emaitza: 
Oharrak: 
Aurreikusitako luzeera: 90 minutu (gutxi gora-behera). Azterketarako erabiliko dira MS Office-ko 2010 bertsioa, gasteleraz.
Merituen balorazioa
Behin behineko puntuazioa: 
Epaimahaiaren kontratazio edo izendapen proposamena
Proposamenaren inguruko oharrak: 
2018ko martxoaren 23an Udaleko Iragarki taulan argitaratu da.
Deialdiaren egoera: