Bergarako Udaleko Euskara Batzordeak martxan jarri du Koldo Eleizalde lehiaketen XXXIII. edizioa. Horren barne daude, ipuin idatzia, bertso edo koplak, komikia, eta interpretazio eta kontaketa.

Lehiaketa hauetan parte hartu ahal izango dute Bergaran jaiotakoek edo bizi direnek zein bertan ikasi edo lan egiten dutenek bakarka zein taldeka. Baina parte hartzen duten edozein generotan lanek originalak izan behar dute. Oinarri hauetako genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da aurkeztutako lanek orijinalak izan behar duten edo ez. Orijinalak izan beharreko lanen bat hala ez dela frogatuko balitz, lana aurkeztu duenak 50 euroko isuna ordaindu beharko dio Bergarako Udalari.

Lanak aurkezteko modua.

Paperean bakarrik entregatu beharreko lanak (ipuin idatzia eta komikia derrigorrez eta bertsoa, aukeran) kartazal handi batean bidali edo entregatu beharko dira Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan eta kartazalaren kanpoko aldean honako hauek idatziko dira: "Koldo Eleizalde Lehiaketak" izenburua / Lanaren generoa: ipuina, komikia... / Kategoria: 1. kategoria, 2. kategoria... Eta kartazal handian, berriz, honako hauek sartuko dira: lanaren (idazlanaren, komikiaren, bertso-sortaren...) ale bat. Lanean bertan ez da egilearen izenik jarriko; horren ordez goitizen bat jarriko da; eta beste sobre txiki bat, kanpoan egilearen izengoitia eramango duena eta barruan orri honetan dagoen “Egilearen datuak” atala, beteta. Lanak aurkezteko epea eta sari-ematea.

Lanak entregatzeko epea apirilaren 11ra artekoa izango da. Sariak, berriz, maiatzaren 26an, larunbata, emango dira Seminarixoko aretoan, eguerdiko 12:00etan. Parte-hartzaile guztien artean euskarazko aldizkarien harpidetzak zozkatuko dira.

Epaimahaia Bergarako Udaleko Euskara batzordeak aukeratutako pertsonek osatuko dute.

(Oinarriak atxikituta daude).

Arloa: