ABISUA, 2018ko ekainaren 3ko uholdeetan kaltetutakoek nola jokatu behar duten jakiteko

Momentu honetan ezin dugu jakin, aseguratuta zeuden ondasunen aurrean, zeinek hartuko duen bere gain izandako kalteen ordaina, edo aseguru-etxeak edo Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioak; eta ezin dugu jakin, ezta ere, aseguratu gabe zeuden arriskuentzat Estatuko Gobernuak nolabaiteko laguntzarik emango ote duen. 

Horregatik guztiagatik, kaltetutakoei gomendatzen zaie honako pauso hauek ematea:

Kaltetutako ondasunak aseguratuta zeuzkatenentzat

1.- Jasandako kalteak egiaztatzeko dokumentuak bildu eta gorde, eta baita kalteei aurre egiteko hartu behar izan dituzten neurrienak ere (argazkiak, fakturak...).

2.- Ezbeharra jakinaraztea (parte eman).

Ezbeharra jakinarazteko, gomendatzen da lehenik eta behin norberaren aseguru-etxera jo, 7 egun naturaleko epean –ezbeharraren kalteak izan direnetik kontatzen hasita–, eta ezbeharraren xehetasun guztien berri eman; ahal bada, informazioari kalteen argazkiak erantsita, eta –baleuka– kalteen balorazioa ere erantsita; horrenbestez, aseguru-etxeak ezbeharraren zergati zehatzen aurrean erabakiko du jasandako kalteak bere gain hartzen dituen edo Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioaren (AKK) esku uzten dituen, ezbeharraren ezaugarriak ikusita horrek izaera kontsortziagarria hartzen duelako.

- Behin ezbeharra aseguru-etxeari jakinarazi ondoren, aseguru-etxeak kaltetuari erantzungo dio ea ezbeharraren kalteak bere gain hartzen dituen edo aseguratuak Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioari jakinarazi behar dizkion ezbeharraren xehetasunak –Kontsortzioak estalitako ezbehar kontsortziagarria delako eta ez aseguru-etxeak estalitakoa–.

- Hala ere, aurtengo ekainaren 3an udalerri honetan izandako ezbehar gehienak AKKren estalpea izango dutela aurreikusteko moduko zirkunstantziak daudela dirudienez (eurite handiak, errekak gainezka egin eta uholdea sortu dutenak), gomendatzen da, aseguru-etxeari ezbeharra jakinarazteaz gain, Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioari ere jakinaraztea 7 egun naturaleko epe horren barruan –ezbeharra sortu duten egintzak gertatu direnetik kontatzen hasita–.

Kontsortzioari jakinarazpena egiteko prozedura hemen dago interesatuen eskura: https://www.consorseguros.es/web/ambitos-de-actividad/seguros-de-riesgos-extraordinarios/solicitud-de-indemnizacion

Edozein kontsultatarako, Donostiako Delegazioaren telefonoa hau da: 943 43 37 60.

Ondasunak aseguratu gabe zeuzkatenentzat

Gomendatzen da jasandako kalteak egiaztatzeko dokumentuak bildu eta gordetzea,  baita kalteei aurre egiteko hartu behar izan dituzten neurrienak ere (argazkiak, fakturak...).

Udalak, laguntzaren bat jasotzeko aukeraren berri izanez gero, herritarrei jakinaraziko die.

Azkenik, eskertuko genizueke jasandako kalteen eta horien balorazio ekonomikoaren informazioa udal honi ere helaraztea, bakar-bakarrik udalak datuak eskura izan ahal izateko eta eskumena duten erakundeei eskatzeko neurriak har ditzaten etorkizunean uholderik ez gertatzeko arriskua ahal den neurrian murriztu dezaten.

Horretarako, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzea eskatzen da, honako telefonoan: 943 77 91 06.

 

Bergaran, 2018ko ekainaren 4an. 

Sin.: Maria Elena Lete

Bergarako alkatea