Udal programan alkateak agindu zuen bidegorri sarea handituko zuela, eta hala egiten dabil Udala pausoz pauso eta irmo. Dagoeneko 12,2 kilometro bidegorri ditu Bergarak: 4,7 kilometro herrigunean eta 7,5 herrigunetik kanpo. Herri jasangarriago eta eroso baten aldeko apustua egiten du Udalak non herritar aktiboak irudikatzen ditugun. Horren alde lanean ari da.

Ernaitik Buruñaoko zubiberrirainoko tramoa aurkeztu da. Lanak ia-ia bukatuta daude eta horretarako baldintzak egokiak direlako eta herritarrek eskatu dutelako tramu hau zabaltzea erabaki da. Enpresa dezente dauden zonaldea da, eta Udalak azpimarratu nahiko luke inguruko enpresek bidegorria gauzatzeko erraztasunak eman dituztela. Udala askotan batzartu da bertako enpresekin eta borondate oso ona izan dute enpresen arduradunek. Eskerrak horiei guztiei!

Ernai kaleko biribilgunetik Buruñaoko zubi berriraino bidegorria egin dugu, esan bezala. Sasoi Eraikuntzak izan du honen ardura. 950 metroko tramu honek 345.725,97 euroko aurrekontua izan du. Ekainean hasi ziren lanean eta gauza gutxi batzuren faltan bukatzear daude lanak. Lanak ondo eta erritmo onean egin dira, eta guztiz bukatzeko argiteria jartzea, lehen ere ez zegoena, eta seinaliztapen puntu txiki batzuk falta badira ere, zabaltzea hobetsi dugu erabiltzeko moduan dagoelako eta herritarrek erabili nahi zutelako.

Horrez gain, jakinarazi dute Ibargaraitik Urteagara bitartean ere bidegorria egiteko lanean dabiltzala. Egitasmoa gehiago aurreratu ahala jakinaraziko dutela.