Larunbat honetan, azaroak 17, Tenpora taldeak kontzertua egingo du Seminarixoan, 19:00etan. Sarrera: 8 euro.

Sorlekua Tolosan duen boskotea eskarmentu handiko musikariz osatuta dago, folkean, pop-ean, rock-ean eta jazz-ean bereziki aritutakoak. 2015ean taldeak 'Mundu berria' lan luzea kaleratu zuen eta iaz 'Itzulika' izeneko bigarren diskoa.

Oraingoan beti hain presente izan ohi duten pop eta jazz doinuetatik harago elektronika eta rock progresiboaren eremuak ere landu dituzte. Hitzak idazterakoan, gainera, Karlos Linazasoro eta Harkaitz Cano izan dituzte bidelagun.

Arloa: