Aste Santuko egunetan, ostegunetik astelehenera -biak barne- Udaletxea itxita egongo da. Baita Udal liburutegia eta Udal Artxiboa ere.

Agorrosin Ekintza Guneari dagokionez, ostegun, ostiral, igande eta astelehenean igandetako ordutegia izango du; hau da: 10:00-13:55 eta 16:00-19:55. Larunbatean, ordea, honako ordutegian 09:00-13:55 eta 16:00-19:55 egongo da irekita.

Eta Laboratorium Museoa zein Turismo Bulegoa irekita egongo dira egunero honako ordutegian: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00 (Igandeak 10:00 - 13:00) Gainera, bisita gidatuak izango dira 11:00 eta 12:30ean.

Pazko Astea

Pazko Astean, ordea, Bergararren Arreta Zerbitzua 07:30etik 14:30era egongo da zabalik, baina apirilaren 25ean, osteguna, ez da arratsaldez zabalduko.

Udal Liburutegia 08:30etik 20:30era egongo da zabalik.

Udal Artxiboa ere zabalik egongo da ohiko ordutegian.

Agorrosinek eta Labegaraietak ohiko jarduera izango dute.