Udalak, beste behin, Bergara Loratzen, hiriguneko leiho eta balkoiak lorez eta landarez apaintzeko lehiaketa martxan jarri du.

Lehiaketa honen helburua da balkoiak eta leihoak zaintzen eta apaintzen jarraitzea edo horren ohitura berreskuratzea, eta baita apainketak ingurugiroari eta herriaren itxurari ekartzen dizkion onurak ere balioan jartzea.

Lehiaketan, Bergaran dauden etxebizitzen jabe edo errentariek hartu dezakete parte; aldiz, baserrietako atari eta balkoiek ezin izango dute parte hartu. Balkoiek gutxienez ekainaren 3tik uztailaren 30era egon beharko dute apainduta (biak barne). Parte-hartzaileek, tarte honetan, baimena ematen diote Udalari lehiaketara aurkezten den leiho edo balkoiari argazkiak ateratzeko.

Izena emateko, eranskina bete eta Bergarako Udal Liburutegian aurkeztu beharko da maiatzaren 31ra arte, 9:00etatik 20:00etara bitartean. Parte hartzen duen leiho/balkoi bakoitzari zenbakidun ikur bat banatuko zaio, eta ikur hori leiho/balkoian ikusgai egon beharko da. bergara_loratzen_eskuorria.pdf   

Balorazio irizpideak

Lehiaketa honetan ondorengo irizpideak baloratuko dira: originaltasuna, apainketaren kalitatea, loreen iraunkortasuna eta diseinu floristikoa. Horrez gain, egitura moduan berrerabilitako materiala erabiltzea ere baloratuko da.

Sariak

Sari-banaketa Oxirondon, Eguazteneko Azokan izango da, ekainaren 26an, arratsaldeko 19:00etan.

Sariak Bergarako dendetan gastatzeko bonotan banatuko dira:

1. saria: 400 euro.

2. saria: 200 euro.

3. saria: 100 euro. Sari hau lehiaketan parte hartu dutenen artean zozketatuko da (irabazleak izan ezik).