Bergarako Udalak 3 diru-laguntza mota ematen ditu euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egiteko:

· Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo (beste euskaltegi baten edo barnetegi baten) euskara ikasten duten bergararrentzako diru-laguntza (Bergarako euskaltegian ikasten dutenentzako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen dira).

· Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) antolatutako ikastaroetan parte hartzen duten bergararrentzako diru-laguntza.

· UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrentzako diru-laguntza.

2018-2019 ikasturtean edota 2019ko udan egindako ikastaroengatik diru-laguntzarako eskaerak 2019ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean.

Informazio gehiago:

§ Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan:

o e-posta: euskara@bergara.eus

o Telefonoak: 943 77 91 66 edo Bergaratik deituz gero: 010 eta luzapena: 1250

§ Eta Bergarako Udalaren webgunean.

Arloa: