Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman du Oñati eta Legazpi arteko GI-2630 errepidea, 13+320 eta 14+480 kilometro puntuen artean hiru hilabetez itxita egongo dela.

Horregatik, DG04 lineak (Zumarraga-Legazpi-Oñati-Arrasate) zerbitzua Oñati eta Arrasate artean emango du soilik.

Zumarraga eta Arrasate arteko bidaiariendako ordezko aukera DG03 linea da (Zumarraga-Antzuola-Bergara), eta han Arrasteranzko autobus hauetako bat hartzea (autobus aldaketa doan da Mugi txartelarekin ordainduz gero): DG05 linea (Eibar-Gasteiz), DG10 (Bergara-Arrasate-Aretxabaleta) edo DG11 (Eibar-Arrasate).