Bergarako udalerria presente dago Gipuzkoako Foru Aldundiak Europara begira antolatutako Ondarearen 2019ko Europako jardunaldietan. Hain zuzen ere, Aldundiak kaleratu duen liburuxkan Bergarako hainbat ekintza nabarmentzen dira.

Hain zuzen ere, Organo Erromantikoaren Nazioarteko XX. Zikloko kontzertuak (urriak 5, 19 eta 26); heriotza-erritoei buruz antolatutako 'Herio anderea: una noble señora' leloa duten bisita gidatuak Angiozarren (urriak 26 eta 27); ZTB jardunaldien barruan antolatutako 'Kontatu gabeko emakumeak artearen historian' tailerra (urriak 29 eta 31); eta 'Bergaran artea eta zientzia uztartuz' ilustrazio zientifikoko tailerra (azaroak 7 eta 10).

Hemen liburuxka: oej.pdf

Eranskinak: