Azaroaren 22an, Santa Zezilia egunean, kontzertu berezia egingo du Bergarako Musika Eskolak, Bergarako Udalaren laguntzarekin, Santa Marina elizan, 20:30ean.

Kontzertu Sinfoniko Korala eskainiko da, eta herriko musikari zein abeslariak gonbidatuak izan dira parte hartzera. Helburua da musika elkarrekin egiteaz gain, Stoltz-Frères organoa konpontzeko dirua batzea.

'Musika Airean' kontzertuan honako taldeek parte hartuko dute: Bergarako Musika Eskolako Orkestra Sinfonikoa, Bergarako Musika Eskolako Haurren Abesbatza, Bergarako Orfeoia, Aritzeta Abesbatza eta Bergarako hainbat musikari eta abeslari.

Sarreren truke gutxienez 10 euroko laguntza eskatzen da; eta eskuragarri daude honako leku eta egunetan:

-Bergarako Musika Eskolako idazkaritzan, aste barruan, 15:30etik 19:00ak bitartean.

-Seminarixoko txarteldegian, ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara.

-Kontzertu egunean bertan Santa Marina elizan 20:00etatik aurrera.

Arloa: