Urtarrilaren 18an, larunbata, Atx konpainiak familiarendako 'Kaskarot' ikuskizuna eskainiko du Seminarixoan, 18:00etan. Sarrera 4 eurokoa da.

Atx konpainiaren obra berriena da 'Kaskarot', 2019ko abenduan estreinatutakoa. Hausnarketa garrantzitsua bultzatu nahi du; hain zuzen ere, gure burua etengabe inguruekiko, besteekiko, konparatzen aritzeari uztea. Eta berreskuratzea gurea den esentzia, irudimena, berezkotasuna eta errebeldia. Beste modu batean esanda bizitzari beste begi batzuekin begiratzea. Horretarako, Aner (Kaskarot) ezagutuko dugu. Dantza egitea maite du Anerrek, baina debekatuta dauka.