Oxirondo azokaren eraikina egunero -jai egunetan izan ezik- egongo da zabalik, beti bezala herritarrei zerbitzua emanez.

Bestalde, aurreko asteetan izandako ilarak murrizte eta segurtasuna bermatze aldera postuak berrantolatu dira, eta bi ilaratan antolatuko dira erosleak: batean fruta dendara doazenak eta bestean gainontzeko komertzioetara doazenak.