Honako hauek dira Eusko Jaurlaritzatik konfinamenduaren inguruan jasotako azken berrikuntzak:

 

- Zer merkataritza-lokal egon daitezke irekita?

Osasun-zerbitzuak baina ezarritako murriztapenekin (larrialdia edo atzera ezinezko tratamenduak)

- Ireki al daiteke zerbitzugune edo gasolindegi bateko jatetxea edo kafetegia?

Ez, baina dendan jakiak sal daitezke. Gidari profesionalentzat catering zerbitzua baimenduta dago

-Nekazaritza- azokak eta -merkatuak?

Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktu eta elikagaiak zuzenean saltzeko azoka eta merkatu tradizionalak (normalean astean behin egiten direnak) egin ahal dira, baina ezinbestekoa izango da hainbat osasun-neurri errespetatzea. Baina Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan egiten diren nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak zuzenean saltzeko azoka eta merkatu tradizional batzuk aldi baterako etenda geratuko dira, hain zuzen, jai-girokoak edo gizarte- eta aisialdi-izaera dutenak.

- Familiako baratzetan lan egin ahal da?

Bai, baldin eta hara joateko eta bertan egoteko behar-beharrezkoa den denbora baino hartzen ez bada. Horretaz gain, Osasun Agintaritzak ezarritako neurriak bete behar dira. Bigarren bizilekuan dauden baratzeak ez dira baimen honen barruan sartzen. Elikagaiak jaso ahal dira, mantentze-lanak egin, eta lurra erein eta landatu aurretiko prestaketa-lanak egin ahal dira, baita lurra landatu, erein, ureztatu eta ongarritu ere. Lurzoruan bertan edo hor dauden instalazioetan (behin betikoak zein aldi baterakoak izan) ezin da inolako ekitaldirik edo ospakizunik egin.

- Eraikinetako lanak.

Eraikinetan ezin da esku-hartzerik egin, baldin eta bertan obrarekin berarekin erlaziorik ez daukaten pertsonak baldin badaude. Salbuespen bakarra da obrak sektorizatuta badaude edo konponketak presazkoak badira. Fatxadak konpontzeko ezinbestekoa izango da aurreko paragrafoko betekizunak betetzea.

- Azalera handiko saltokietara edo horien antzekoetara erosketak egitera joatea baimenduta dago?

Ahalik eta joan-etorri gutxien egin behar dira elikagaiak eta baimendutako produktuak erostera joateko, eta hurbileneko tokietara joan behar da. Azalera handiko saltokietara edo horien antzekoetara joan ahal da, bakoitza bizi den udalerritik hurbil dagoenera. Horrez gain, ohiko bizilekutik lantokira edo lantokitik ohiko bizilekura doan ibilbidean dauden saltoki eta azalera handietara erosketak egitera joatea baimenduta dago.

- Joan al naiteke familiarteko baten bila aireportura, geltokira...?

Ez. Bakarrik baimenduta dago adinekoei, adingabekoei, menpekotasuna dutenei, desgaitasuna duten pertsonei, edo bereziki zaurgarriak diren pertsonei laguntzeko denean.

- Irten al daiteke kontratu bat, agiri bat edo antzeko zerbait sinatzera?

Arrazoi justifikatu batengatik bada bakarrik, eta atzeraezina bada.

- Pakete-banatzaileek zirkulatu al dezakete euren lana egiteko?

Bai, indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen murriztapenen arabera.

- Joan al daiteke odola ematera?

Bai, osasun-agintaritzak deituta eta neurriak hartuta.

- Joan al daiteke bigarren bizilekura?

Ez.

- Bidaiarien garraio publikoa.

Horrelako garraioetan, Osasun Zerbitzuak ezarritako neurriak errespetatuko dira, eta bidaiarien artean gutxienez metro eta erdiko distantzia gordeko da derrigorrean, edo ahal bada bi metroko distantzia. Distantzia hori sarbideetan eta itxaron-geletan edo nasetan ere gordetzea komeni da.