Espediente zenbakia: 
2020LAAU0001
Deialdiaren xedea: 

Bigarren deialdi honen xedea da eraikinetako garbitzaileen lan-poltsa osatzea, eta horren bitartez 2020ko uda garaian (ekainaren 30ean hasita lehen kontratu premia) udal eraikinen garbiketa egiteko dauden premiei eta beste premia batzuei ere erantzuteko aldi baterako langileak kontratatuko dira, lehiaketa bidez. Lan-poltsa honek izaera osagarria izango du aurretik daudenekiko, eta urtebeteko indarraldia izango du eratzen denetik kontatzen hasita; hala ere, indarraldia luzatu ahal izango da alkatearen berariazko ebazpenaren bidez.
Aurretik dauden lan-poltsetakoekin eta deialdi honetan aterako den zerrendakoekin, zerrenda bakar bat osatuko da eta horren gorabeheren jarraipena web-orritik egin ahal izango da.
Eskaintzen den lan-kontratuari ezetza emateak edo emandako telefonoari 2 aldiz ordu diferenteetan edo emandako helbide elektronikoari ez erantzuteak, edozein dela horren iraupen eta dedikazioa, zerrendako bukaerara pasatzea ekarriko du automatikoki.
Lanpostua sailkapeneko E sailkapen-mailakoa da, eta 6. mailari dagokion soldata-maila du, dedikazioaren araberako portzentaiak aplikatuta. Halaber, 1. hizkuntz eskakizuna dagokio, ez derrigorrezkoa.

Lanpoltsa: 
ez
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 
2020-07-06
Onartu eta baztertuak
Hautaketa frogak eta merituen balorazioa
Deialdiaren egoera: