2020 urtea amaitzearekin batera bete ditu ehun urte Sabina Sagasta Agirrek. Senitartekoak ondoan Gorka Artola alkatea, Nagore Iñurrategi Udal Gobernuaren bozeramalea eta Mila Elortza Angiozarko auzo alkatea hartu ditu etxean. Bergarako Udalaren izenean zoriondu eta oroigarria eman diote.

Arrasaten jaio zen Sabina Sagasta, Olandixo baserrian. Angiozarko Goimendi auzoko Gorontzarri Azpikoa baserrian bizi izan da.

Atzean utzi berri dugun urte zailari ingurukoen maitasun eta babesarekin egin dio aurre Sabina Sagastak. 2021 urterako osasuna eta indarra opa dizkizuegu Sabina Sagastari bezala bergarar guztiei. Urte berri on!