Bolua auzorako irisgarritasuna handitzeko helburuarekin igogailu publikoak egun osoan egongo dira erabilgarri. Auzotarrek egindako eskaerari erantzunez aurretik ordutegi mugatua zuen zerbitzua 24 ordutan emango da aurrerantzean. Orain arte igandetik ostegunera goizeko 06:00etatik gaueko 24:00etara, eta ostiraletik igandera goizeko 06:00etatik goizaldeko 02:00etara egon dira erabilgarri. Denbora tarte batean aproba egingo da, eta arazorik sortzen ez bada zerbitzua egun osoan emango da.