SAN MARTZIALGO ERROMERIA BERGARAN 2023ko uztailaren 2

 

 

 

 

 

 

MAHAIAK ETA AULKIAK ALOKATZEA

 
San Martzial erromeria egunerako herritarrek mahaiak eta aulkiak alokatzeko aukera izango dute.
 
Mahaiak eta aulkiak alokatzeko tokia, egunak eta orduak: ekainaren 14 eta 21 (asteazkenak), Seminarixoko leihatilan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 25,00 €. (mahai 1 eta 8 aulki).
 
Eskatzaile bakoitzak:
 
  • 150€ fidantza jarri beharko du 3 mahai arte. Hortik gora eskatuz gero 300€ (hau da, 4 edo 5 mahai, 300€ko fidantza jarri beharko du).
  • Ezingo du 5 mahai baino gehiago eskatu.
  • Alokatzen den mahai bakoitzeko gehienez ere 8 aulki eskatu ahal izango ditu.
 
Fidantza bueltatzeko egunak eta ordutegia: uztailak 5 eta 6 17:30-20:30 Seminarixoko leihatilan.
 

MAHAI ETA AULKIAK NON JASO ETA NON ITZULI

 
Mahaiak eta aulkiak hartzeko tokia, eguna eta orduak: Uztailak 1, larunbata,17:00etatik 20:00etara, San Martzialgo kanparako sarreran.
 
Mahaiak eta aulkiak entregatzeko tokia, eguna eta orduak: San Martzialgo erromeriaren ondoren (uztailak 2) mahaiak eta aulkiak jasotzeko puntu konkretu bat jarriko da San Martzialen. Mahaiak eta aulkiak 18:30etik 20:30ak arte entregatu ahal izango dira. Materiala entregatzen duenari Udaleko seilua jarriko zaio. Materialaren eskatzaile bakoitzak kultura zerbitzuan eskaera egiterakoan eman zitzaion orria eraman beharko du materiala entregatzerakoan, han jarriko diotelako seilua.
Alokatutako aulkiak eta mahaiak hartutako egoera berean eta 18:30etik 20:30era entregatzen ez dituenak ez du seilurik jasoko, eta ondorioz, fidantza galdu egingo du. Gero Kultura Zerbitzuan fidantza jasotzeko aukera izango du seilua duen orria entregatzen duenak.
 
 

SAN MARTZIAL JAIETAKO KANTINAREN ETA TXOSNAREN USTIAPENA ADJUDIKATZEKO ESKAERA