Herri erdigunean ur edangarrirako sarea modernizatzeko eta hobetzeko planaren barruan, Bergarako Udalak lanean jarraitzen du zuntz-zementuzko hodiak ordezkatu eta material modernoz egindako hodiak jartzeko.

Kasu honetan, 1. eta 5. eraikinen arteko zatian jardungo du Udalak. Obrak egiteko epea bi hilabetekoa da, eta aurrekontua 84.713 eurokoa (BEZa barne). Gainera, argiztapen-sareari buruzko hobekuntzak egiteko aprobetxatuko da.

Birmoldaketa horrekin batera, Irizar kaleko hornidura arterietako bat erabat ezabatuko da, berria posizio beretik igaroko baita, bai oinplanoan, bai altxaeran.

Birmoldaketa erabiltzaileei ur-hornidura etengabe mantenduz egingo da, zenbait konexioen kasuan izan ezik. Izan ere, egungo sareak eragin handirik gabe egiteko aukera ematen du, bi fase ezberdinetan.

Obrak egiteko dagoen arazoetako bat inguruan dauden zerbitzuak dira. Horregatik, beharrezkoa da kokapen katak egitea dauden puntu kritikoetan. Enpresa esleipenduna hasi da dagoeneko lan horiekin.

Markel Azkargorta Lurralde Saileko zinegotziaren arabera, “zuntz zementuzko hodi zaharren ordez beste hodi modernoago batzuk jarri nahi ditugu, gaur egun dauden ur ihesak saihesteko. Kaleko saltoki eta auzotarrekin bildu gara, lanak azaltzeko eta ahalik eta eragin txikiena izan dezaten saiatzeko”.