Gutxieneko arauak emanez, etxebizitzetarako gas naturalaren sarrera instalaketak araueztatzeko beharra ikusten du Uda┬Člak eta, dagozkion eskuduntzen ariketan, ondorengo araudia finkatzen du:
Etxebizitzetarako gas naturalaren sarrera instalaketak gauzatzeko lan lizentziak eskuratzeko, udal inprimakinan egindako eskaria aurkeztu beharko da; honi erantsiko zaizkio abonatuen zerrenda, gas naturala zein erabileratako den, urteko kontsumoaren kalkulua termiatan, fatxadako argazkia eta hodeien taxuera azaltzen den planoa.