Indarkeria matxista desagerrarazteko bidean aurrera egiteko asmoz, Bergarako Udalak, Martxanterak eta Oñeztua talde feministen aldarrikapenak eta ekarpenak jasoz, jai eta aisialdiko eremuetan indarkeria matxista prebenitzeko eta horren aurka jarduteko protokoloa prestatu du.

Protokolo honen helburua da jai testuinguruetan eta aisialdiko espazioetan emakumeen aurkako indarkeria matxistari aurre egitea, eragile ezberdinen inplikazio aktiboarekin.

Protokoloa eraginkortasunez abian jartzeko, jaien antolaketan parte hartzen duten herriko eragile desberdinak inplikatzea funtsezkotzat jo da. Hori dela eta, maiatzaren 27an aurkezpen saio informatibo bat egingo da, herriko tabernei zuzenduta, protokoloaren edukiak azaltzeko eta bertara atxikitzera animatzeko.

Lekua: Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoa
Data: Maiatzaren 27a, asteartea
Ordutegiak:
• 10:00 – 12:00 (gaztelaniaz)
• 15:00 – 17:00 (euskaraz)

Protokoloa formalki sinatzeko ekitaldia ekainaren 2an izango da, astelehenean, 17:00etan, Osoko Bilkuren Aretoan.

Protokoloarekin bat egiten duten establezimenduei materialak eskainiko zaizkie, horren hedapena eta ezarpena errazteko.

Izena emateko eta informazio gehiagorako:
berdintasuna@bergara.eus
943 77 91 45 / 688 81 17 60