Espediente zenbakia: 
2025LAAU0008
Deialdiaren xedea: 

Deialdi honen xedea da Udalean Mendi eta lorategietako ofizial eta ofizial lorezain lanpostuetako aldi baterako premiei erantzuteko langileak kontratatzeko barne erabilera izango duen lan poltsa osatzea, lehiaketa-oposizio sistema bidez.
Lanpostua sailkapeneko C sailkapen-mailan C2 azpitaldekoa da, eta deialdi honetako lanpostuak Bergarako Udaleko langileriaren lan-harremanak arautzen dituen hitzarmenak jasotako Ordainsarien Taulako 10. mailari dagokion soldata-maila du.
Halaber, derrigorrezko 2. hizkuntz eskakizuna dagokio, derrigorrezkotasun-data beteta duelarik.
Lanpostuaren eginkizun eta ardura nagusiak Bigarren Oinarrian zerrendatzen direnak dira.
Lan egunak eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien araberakoak; adibide gisa, Bergarako jaietan, San Martin jaietan, San Martzial jaietan, Erramu Zapatuan eta antzerako jaietan antolatzen diren egitarauek eskatzen duten langile-premiari erantzuteko lan egin beharko du; horiek guztiak egutegian aurreikusten direlarik.

Lanpoltsa: 
bai
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 
2025-06-27
Deialdiaren egoera: