webmaster-k Al, 2025-09-01 09:26-n bidalia
Bergarako Udalak eta BEART Bergarako artisten elkarteak elkarlanean antolatu dute Ageriko 50. Simon Arrieta Pintura Lehiaketa, irailaren 14an, igandea, ospatuko dena. Mende erdiko ibilbidea duen lehiaketa honek artea kalera ateratzeko eta Bergarako paisaia eta giroa sortzaile askoren begietatik irudikatzeko aukera ematen du.
Edonork parte har dezake, inolako mugarik gabe. Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Gaia eta teknikari dagokienez, libreak izango dira, baina lana Bergaran egin beharko da, aurrez zehaztutako eremu baten barruan. Plano bat emango zaie parte-hartzaileei.
Euskarriaren zigilatzea goizeko 8:30etik 11:00etara egingo da, Santa Marinako arkupeetan (Oxirondo plaza 1). Lanen aurkezpena, berriz, 13:00etatik 14:30era egin beharko da Bergarako Udaletxean (San Martin plaza 1).
Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa 15:00etan egingo dira Udaletxean, gainera, parte hartzaileentzat luntx txiki bat eskainiko da.
Sariak:
• Lehenengo saria: 1.000 €
• Bigarren saria: 600 €
• Hirugarren saria: 400 €
• Lehenengo bergararrari: 250 €
Oharra: 300 eurotik gorako sariei %19ko PFEZ atxikipena aplikatuko zaie.
Erakusketa: Lehiaketako lanak ikusgai egongo dira Aroztegi Aretoan, irailaren 19tik 28ra. Ordutegia:
• Asteartea–ostirala: 18:00–20:30
• Larunbatak: 12:00–14:00 eta 18:00–20:30
• Igandeak: 12:00–14:00
Kontsultatu oinarri guztiak hemen: https://bergara.eus/eu/simon-arrieta-pintura-lehiaketa