webmaster-k Og, 2025-10-09 09:45-n bidalia
Bergarako Udalak hautaketa prozesua jarri du martxan Gizarte Zerbitzuetako Administraria hautatzeko.
Prozesua arautuko duten oinarria arautzaileak web orrian argitaratu dira, eta beste batzuen artean, parte hartzeko betekizunak izango dira Batxiler-titulua edo titulu teknikoa izatea eta 3. hizkuntza eskakizunari dagokion euskara-maila izatea.
Hauta-prozesuan parte hartzeko eskaera, eskabide-eredu ofizial eta normalizatuan egingo da, Bergarako Udalaren web-gunean (www.bergara.eus) “Udal lan eskaintza” ataletik modu elektronikoan bete eta aurkeztu beharko dira 2025eko urriaren 15a arte.