Azaroaren 1ean, Antxintxika kirol proba ospatuko da Bergaran, eta horren ondorioz trafikoan aldaketak izango dira. 15:00etatik 18:00ak arte, Ibargarai kalea bi norabideetan itxita egongo da, eta Zurradero kalea ere trafikoarentzat itxita egongo da.

Gainera, taxi geltokia Ibargarai 46ko vending makinaren parean kokatuko da aldi baterako.

Herritarrei eskatzen zaie egun horretan kotxeen erabilera ahal den heinean gutxitzea, eta kontuan hartzea trafikoan eragozpenak egongo direla.