webmaster-k Az, 2025-12-17 09:52-n bidalia
Bergarako Udal Gobernuak 2026rako Aurrekontu Proiektua aurkeztu du, herritarren eguneroko beharrei erantzuteko eta Bergara bidezkoago, inklusiboago eta jasangarriago bat eraikitzeko helburuarekin. Aurrekontuak udaleko talde politikoei aurkeztu zaizkie, ekarpenak jaso eta elkarrizketaren bidez adostasunak lantzeko borondatearekin.
32.478.099 euroko aurrekontu honek egokitzapen arduratsu bat islatzen du. Aurreko urteko salbuespenezko inbertsio mailaren ondoren, 2026ko aurrekontuak gaur egungo errealitatera doitzen dira, baina herritarrei zuzendutako zerbitzu publikoen kalitatea eta jarraitutasuna bermatuz. Udal Gobernuaren lehentasuna argia da: baliabideak modu arduratsuan kudeatzea, inor atzean utzi gabe.
Udal Gobernuaren hitzetan, aurrekontu hauek “kudeaketa zuhur baten emaitza dira; sarrerak egoera errealera egokituta daude, baina gizarte zerbitzuetan, hezkuntzan, kulturan eta zaintzan ez da atzerapausorik izango. Gobernu planak markatutako bideari eusten diogu, epe ertainera Bergararen erronkei erantzuteko oinarriak sendotuz”.
|
GASTUAK KAPITULUKA |
|
|
PERTSONAL GASTUAK |
10.920.926,22 |
|
ONDASUN ARRUNT ETA ZERBITZUETAN |
12.196.384,02 |
|
FINANTZA GASTUAK |
314.000 |
|
TRANSFERENTZIA ARRUNTAK |
3.034.607,46 |
|
KREDITU GLOBALA |
392.000 |
|
INBERTSIO ERREALAK |
4.124.294,30 |
|
KAPITAL TRANSFERENTZIAK |
388.387 |
|
FINANTZA AKTIBOAK |
7.500 |
|
FINANTZA PASIBOAK |
1.100.000 |
Herritarren ongizatea indartzen duten inbertsioak
Aurrekontuak, azpiegituretan ez ezik, pertsonen bizi kalitatean eragin zuzena duten jardueretan jartzen du arreta.
Kirol arloan, Agorrosingo ekipamenduetan berrikuntzak herritar guztientzako kirol-praktika osasungarria eta irisgarria bermatzea du helburu.
Hirigintzako proiektuek, berriz, auzoak bizigarriagoak egiteko eta espazio publikoak elkargune bihurtzeko apustua egiten dute.
Ingurumenaren arloan, energia berriztagarrien aldeko inbertsioek eta ur sarearen hobekuntzek etorkizun jasangarriago baterantz urrats sendoak ematea ahalbidetuko dute, belaunaldi berrien ongizatea kontuan hartuta.
Auzoetan egindako inbertsioek, baserri bideen konponketatik Osintxuko plan berezira arte, udalerri osoaren oreka eta kohesioa sendotzea dute xede, landa eremuko herritarren beharrei ere erantzunez.
|
GASTU PARTIDA AIPAGARRIAK |
|
|
ARRIZURIAGA TXOKO FEMINISTA |
108.000 |
|
ARRIZURIAGA KULTUR PROIEKTUA |
91.000 |
|
BIDEGORRIA AZKEN FASEA |
250.000 |
|
UDALTZAINEN ALDAGELAK |
213.000 |
|
BIODIBERTSITATEAREN ZAINTZA |
75.000 |
|
MARTOKO (1 ETA BI FASEAK) |
725.000 |
|
HAINBAT URBANIZAZIO LAN |
590.000 |
|
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK (AGORRSIN) |
230.000 |
|
BASARTEKO UR BANAKETA |
70.000 |
|
KIROL EKIPAMENDUEN BERRITZEA |
50.000 |
|
AUZO BIDEEN KONPONKETA |
210.000 |
|
ADINEKOEN KONTSEILUA INDARTZEA |
9.000 |
|
KULTUR ARTEKO MAHAIA |
15.000 |
|
EUSKARA ERREFORTZUAK |
26.000 |
|
ETXEZ-ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA |
1.292.846 |
|
KULTUR EKINTZAK |
335.771 |
|
HONDAKIN BILKETA ETA MAKONUNITATEKO ZERBITZUAK |
2.433.120 |
Gizarte kohesioa eta berdintasuna, ardatz nagusi
Aurrekontu honen ezaugarri nagusietako bat gizarte politiken sendotzea da. Adinekoen kontseilua indartzea, haurren kontseilua martxan jartzea eta kulturarteko mahaia sustatzea herritarren parte-hartzea eta elkarrizketa bultzatzeko tresna dira. Era berean, segregazioari aurre egiteko ekintzek eta euskararen errefortzuen birplanteamenduak berdintasuna eta inklusioa indartzea dute helburu.
Arrizuriagako Txoko feminista eta kultur gunea ere proiektu estrategiko gisa kokatzen da, berdintasunerako, sormenerako eta komunitatearen ahalduntzerako espazio gisa.
Eguneroko zerbitzuak bermatzeko konpromisoa
Aurrekontuaren zati esanguratsu bat gastu arruntetara bideratuko da, udalaren eguneroko funtzionamendua eta herritarren oinarrizko zerbitzuak bermatzeko. Bereziki, etxez etxeko laguntza zerbitzuak adinekoen zaintza eta autonomia sustatzen jarraituko du, eta kultur ekintzek Bergarako bizitza soziala eta komunitarioa indartuko dute.
Elkarrizketarako eta adostasunetarako bidea
Aurrekontu Proiektua datozen asteetan eztabaidatuko da udal osoko bilkuran. Udal Gobernuak argi adierazi du oposizioko taldeekin elkarlanean aritzeko prest dagoela, aurrekontuak ahalik eta adostasun handienarekin onartu eta Bergararen etorkizuna elkarrekin eraikitzeko.

