Urtea hastearekin batera, martxan da Debagoieneko Energia Bulegoa; herritarrei informazioa eta aholkularitza emateko prest. Argindarraren edota gasaren fakturaren inguruko informazio emango zaie herritarrei, baita elektrizitate eta gasaren merkatu arautuen zein libreen gaineko xehetasunak ere.

Horrez gain, hornidura puntu bakoitzari dagokion potentzia elektriko optimoa aztertzea, etxean instala daitezkeen energia berriztagarrien inguruko informazioa ematea, etxebizitzaren birgaitze energetikoari buruzko gaietan aholkatzea, eta laguntza ekonomikoak lortzeko aukeren informazioa ematea (bonu sozialak, GLL eta bestelakoak) izango dira bulegoak eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk.

Zerbitzua doakoa eta ibiltaria da, eta horretarako hurrengo kanalak daude eskuragarri:

·       747 48 51 47 telefono zenbakira deituta.

·       energiabulegoa@debagoiena.eus helbidera mezu bat bidalita.

·       Webgunetik energiabulegoa.debagoiena.eus

·       Aurrez aurreko arreta, tokiak eta ordutegiak (bulegoko telefonora deituta, hitzordua hartzea komenigarria da):