webmaster-k Or, 2026-02-20 10:00-n bidalia
Bergarako Bedelkar merkatarien elkarteak udazken-neguko merkealdi azoka berezia antolatuko du datorren otsailaren 26an (osteguna), 27an (ostirala) eta 28an (larunbata). Ohikoa den bezala, herriko saltokiek kanpoko salmenta bereziak egingo dituzte merkealdien giroan, bezeroei eskaintza erakargarriak eskainiz.
Egun horietan, dendek produktuen zati bat kalera aterako dute, euren saltokiaren aurrealdean jarriko diren mahai edo postuetan. Produktu gehienak prezio murriztuan egongo dira, denboraldiko generoa saltzea eta bezero gehiago erakartzea helburu hartuta. Antolaketa eredua aurreko edizioetan bezala izango da: establezimendu bakoitzak bere saltoki aurrean jarriko ditu produktuak, beti ere prezio merkeetan eta modu ikusgarrian.
Gainera, Barrenkaleko zenbait komertziok karpak ere jarriko dituzte, euren produktuak kalera modu zabalagoan ateratzeko eta erosleei erosketak egiteko erraztasun handiagoa eskaintzeko.

