Ordutegia: goizeko 10etarako hondakinak atera beharko dira.

BILKETA PUNTUAK: komertzio, erakunde eta elkarte bakoitzak bilketa puntu batera atera beharko ditu hondakinak. Bilketa puntu horretan hondakin organikoak eta errefusa esekitokietan eskegiko dira, betiere 10 edo 20 litroko edukiontziak badira. Tamaina horretatik gorako ontziak lurrean utzi beharko dira.

Organikoko sortzaile handiei (*), jatetxe, eskola, taberna, etab.i, establezimendu bakoitzaren atean jasoko zaizkie hondakin organikoak.

Ontzi arinen sortzaile handiek (*) ontzi handi bat edukitzeko aukera izango dute ontziak ateratzeko eta astean behin bilketa puntura gerturatu ahal izango dute.

Kartoi komertzialaren bilketa establezimendu bakoitzaren atean egingo da, kartoia ondo tolestuta eta ontzirik gabe atearen ondoan utzi beharko da.