Aurkezpenean parte hartu dute (argazkian ezker-eskuin) Karmele Barandiaran San Telmo Museoko teknikariak, Ikerne Badiola Gipuzkoako Kultura Diputatuak, Rafa Sanchez Muxika Bergarako zinegotziak eta Santi Eraso Bake-itunaren Zuzendariak.

Bake-ituna Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren proiektu bat da, eta 1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea da bere lehen aurkezpena. Lehen kapitulu horren parte den erakusketa ibiltariak, 1808-1813. Inbasio napoleonikoak izenekoak, Bake-itunaren diskurtso historikoa zabaltzeko balio izan du eta, horretarako, tropa frantsesek Gipuzkoa probintzia inbaditu zutenean protagonista izan ziren hiru herritara iritsi da erakusketa: Irun, Tolosa eta Bergarara, zehazki.

1808-1813. Inbasio napoleonikoak erakusketak Bergarako Aroztegi aretoan egingo duen azken geldialdi honekin amaitutzat joko da, behin betiko, Bake-itunaren lehen fasea, 1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea izenekoa.

Erakusketa bisitatzeko

Erakusketa doan bisitatu ahalko da Aroztegi Aretoan urtarrilaren 29tik martxoaren 2ra:

  • Asteartetik ostiralera: 18.00-20.30
  • Larunbatetan: 12.00-14.00/ 18.00-20.30
  • Igandeetan: 12.00-14.00

Erakusketa, gidarekin zein gidarik gabe ikusi ahalko da, hala ere, gidarekin bisitatu nahi dutenek izena aurrez eman beharko dute: dzapirain@bergara.eus helbidera idatzita edo 943 77 91 50 telefono zenbakira deituta.

Euskarazko bisita gidatuak zapatu arratsaldean izango dira; gaztelerazkoak, domeka goizean.