Kaixo festazale!!!
Oraindik Aratusteetako mozorroa prestatu gabe duzula??? Mugi zaitez!
Bergaran prest dugu guztia aratusteez gozatzeko: Mozorroak, Sorgin Dantza, jai-giroa... Badakizu aurten sorgin dantzan hartza estreinatuko dugula?! Berria egin dugu-eta!!!
Salgai daude zapatuan 15:00 etarako prestatu dugun mozorro bazkarirako txartelak!! Gaur duzu azken eguna!
Menua:
- Bakailua patatekin
- Oilaskoa
- Ogia,
- tarta eta kafea
- Edariak
Bergaran ekoiztutako produktuekin egindako bazkaria izango da. Sarrera: 16 €
Non erosi? Kultura etxean, Depor eta Pol-Pol tabernetan.
Bazkalostean animatu mozorro desfilean ere parte hartzera! 160€ko saria egongo da mozorro onenarentzat!!! Irteera: 18:30ean San Martin plazatik.