Azoka Bergaratzen gure Azokari bizi berria emateko proiektu integrala da. Azoka eta bere eraikina abiapuntu bezala hartuta, baliagarriak diren ohiturak eta ereduak berreskuratu nahi ditugu Bergaran, baita bide berritzaileak jorratu ere. Honela, Azoka biziberritzeko hiru lan-ildo hauek jarraitzen ari gara, parte hartze dinamika irekien bitartez:

  1. Azoka Biziberriberritzea, bi lantalde dituelarik: Ekonomia lokaleko lantaldea eta herri-eragileen lantaldea
  2. Lehen sektorea herriratzea
  3. Haur eta gurasoentzat aisialdi gunea

Aste honetarako bilerak

Aste honetan bi bilera izango dira:

  1. Martxoaren 25ean: Ekonomia lokaleko lantaldea bilduko da.  Talde honen bigarren saioa izango dugu (irekita dago aurrez parte hartu ez dutenentzat ere). Aurreko saioan sortutako ideiak landu eta akordioak lortzea da honen helburua. Hemen duzu aurreko bilerari buruzko informazioa.
  2. Martxoaren 26an: Azokan kokatuko den aisialdi gunearen antolaketaz jardungo gara. Martxoaren 15ean izandako hausnarketa jardunaldian jasotako ekarpenetatik abiatuta, aisialdi gunearen ezaugarriak adostu eta nola gauzatu asmatzen saiatuko gara. Irakurri aurreko bileraren akta.

Azoka Bergaratzen

Parte hartze prozesuari buruzko informazio osoa daukazu webgune honetako Azoka Bergaratzen atalean.

Atal honetan aurkituko dituzu bai egindako bilera eta ekimenen informazioak, bai datozen bilerei buruzkoak.

Hurbildu eta parte hartu! Ez da beharrezkoa bilera guztietara joatea eta aurrekoetan egon ez direnek ere parte har dezakete.