Martxoaren 25ean izan zen talde honen bigarren bilera.

Ekonomia Lokaleko lantaldearen lehenengo saioan batutako ekarpenak aztertu ziren bateratze saiora begira ekintza zehatzak aurkezteko. Ideia hauek atera dira, beste batzuen artean:

  • Astean zeharreko egun batean aktibidade desberdinen erakusketa eta salmenta egitea. Hasiera batean asteazkena identifikatu da egun apropos moduan. Horretarako eragile desberdinen presentzia bultzatu nahi da.
  • Astebukaeratan beste ekonomia eta kontsumo eredu batzuk bultzatzeko bigarren eskuko produktuen azoka eta truke azoka egitea proposatu da.

Lantalde honetan parte har dezakete hala nahi duten herritar guztiek. Talde honi buruzko informazio guztia duzu hemen: